Odontologia kontserbatzailea

Tratamendu berriztatzaileen bidez hortz-piezak mantentzea, zaintzea eta babestea barne-biltzen dituen praktika da. Gure klinikan azken belaunaldiko erretxina konposatuen (konpositeen) erabileraren aldeko apostua egiten dugu.

Endodontzia

Hortzaren hodien barruko ehun kaltetua (infektatua) kentzea eta material biobateragarri batekin betetzea da.

Bestela erauzi beharko lirateken hortzak ahoan mantentzea ahalbidetzen du.

Hortz-estetika

Irribarre harmoniko bat lortzeko xedea duten alderdi terapeutiko desberdinak barne hartzen ditu.

Hortzak eta oiak behar bezala zaindu eta mantentzearekin hasten da, nahiz eta zenbaitetan beharrezkoak izaten diren hortz zuriketak, karilak edo estaldura osoko zeramikazko koroak bezalako tratamendu osagarriak.

Inplantologia

Hortz inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, hezurrean txertatzen direnak hortz bat edo batzuk berrezartzeko.

Emaitza arrakastatsua izan dadin, ezinbestekoa da diagnostiko zuzen bat eta kasuaren plangintza egoki bat egitea. Teknika hau klinikan burutzen da anestesia lokalarekin.

Periodontzia

Gaixotasun periodontala hortzen lotunea galtzean datza eta bakterio-plaka pilatzean sortzen da. Hau da helduek hortz-piezak galtzearen kausa ohikoena.

Gure klinikan gaixotasun horri aurre egiten diogu prebentzioan zein tratamenduan, higiene ultrasonikoak, arraspatzeak, kirurgia periodontala edo mukosa-oietako kirurgia bezalako tekniken bidez.

Protesiak

Prostodontziaren helburua kaltetutako edo galdutako hortzak berriztatzea eta babestea da. Tratamenduak karila bat edo hortz-pieza bati soilik eragiten dion inkrustazio bat jartzetik hasi eta arku oso bat ala biak leheneratzeraino iritsi daitezke.

Azken urteotan materialak eboluzionatzen joan dira eta gaur egun emaitza estetiko eta funtzional gorenak lortzea ahalbidetzen digute.

Giltzadura tenporomandibularraren patologia

Mastekatze-sistema elkarrekin funtzionatzen duten hortzek, masailezurreko giltzadurak eta mastekatze-giharrek osatzen dute. Sistema honen oreka delikatua da eta elementuetako batek ez badu behar bezala funtzionatzen, masailezurraren eta burezurraren arteko disfuntzio bat sortzen da, hortzen higadura (bruxismoa eta hortz-karraska) eta giharretako oinazea eragiten duena.

Gauerako erlaxazio ferulak erabiltzeak sintoma horiek arindu eta, zenbaitetan, desagerrarazten ditu. Ferula horiek modu egokian diseinatuak egon behar dira eta profesionalak aldian behin berrikusi behar ditu.

Ortodontzia

Espezialitate honen bidez, hortzen posizioa alda dezakegu, hortzen funtzioa hobetzeko, eta, gainera, malposizio horren ondoriozko arazo estetikoak konpondu. Tratamendu horiek hainbat teknika ortodontzikoren bidez egin daitezke, kasu bakoitzean egindako azterketaren arabera.